IZENAREN GAINEAN

Bateron batek esan zeban:

- Hi! Mutil! Ankia sartu dok, URDINUNEA URDINGUNEAren ondoan dauanez UBELDURA esan nahi dok OSTARTEA baiño!

Eta nik:

- BA ONDO! Txitximurkadak bihotzean direnean BALTZITSUNAK ataratzeko arriskua jaukek, horrexeatxik ba, URDINUNEAK izendatuko juat blog hau!

Eta berriro be ... (Garik erakutsitako erreferentzia erabiliz), Koldo Izagirrek Apoaren Edertasuna diskako "Hezur hezearen kea" ipuinean dionez, "horra bada, nola tipografo txar bat poeta ona izan litekeen".

domingo, 1 de febrero de 2009

DESIRAK ta BELDURRAK

BALTASAR ETA KABANA


BALTASAR magoa - Eibar 2009/1/5

KABANA trebea - Barkoxe 2009/1/11

Aratuste aratuste!
Konparsak ta erregeak
kaldereroak ta ijituak
badatozte badatozte!
Moruak ta magoak,
ilunpeko mundutik
ateratako beldurrak,
desira ametsetatik
hautaturiko nahiak.
Etorri dira jainkoak,
hemen dirau herria.
Badatozte! Aratuste!
Ikus BALTASAR ta KABANA!
Zein elegant ta dotore!
Ez ote dira izango …
irudi bateko zati bana?