IZENAREN GAINEAN

Bateron batek esan zeban:

- Hi! Mutil! Ankia sartu dok, URDINUNEA URDINGUNEAren ondoan dauanez UBELDURA esan nahi dok OSTARTEA baiño!

Eta nik:

- BA ONDO! Txitximurkadak bihotzean direnean BALTZITSUNAK ataratzeko arriskua jaukek, horrexeatxik ba, URDINUNEAK izendatuko juat blog hau!

Eta berriro be ... (Garik erakutsitako erreferentzia erabiliz), Koldo Izagirrek Apoaren Edertasuna diskako "Hezur hezearen kea" ipuinean dionez, "horra bada, nola tipografo txar bat poeta ona izan litekeen".

lunes, 15 de diciembre de 2008

ZUREZKO GUDARI XAMURRA



Nora zoaz zaldun triste hori!
Zer nolako haize erroten kontrako borroketan
sorturiko ondorioa zaren hori!
Espata leundun zurezko irudi xamurra zaren hori!
Estetikaren lehen lerroko gudari ...
Zenbat neska izango duzu
zu salbatzeko gogo gordinetan?

No hay comentarios: